[caption id="attachment_336112" align="aligncenter" width="300"]

Keta Xake Taldea.[/caption]
Elkano Xake Klubak antolatuta, larunbat honetan jokatuko dute J.S. Elkano Xake Torneoa Getariako Berdura plazan. 10:00etan abiatuko da lagunarteko lehia, eta bertan, kategoria eta maila ezberdinetako jokalariek hartuko dute parte. Besteak beste, Errioxatik eta Kantabriatik etorriko dira xake jokalariak, eta Euskal Herritik, azkoitiarrak, azpeitiarrak, arrasatearrak, zarauztarrak, billabonarrak... izango dira, baita jubenil mailan Euskadiko txapelduna izan den Aritz Morante getariarra ere.
Bi taldetan banatuko dira hamalau taldeetako lau partaideak, elkarren aurka partida azkarrak jokatzeko. Garaileak sailkatuko dira eta bi taldeen arteko lehiaketaren ondoren sari banaketa izango da, 14:00etan. Azkenik, herriko elkarte batean bazkaria izango dute parte hartzaile guztiek.