Asteazkenean abiatuko dute XXI. Salbatore Txapelketa Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 26a

Gaur goizean aurkeztu dute txapelketa, herriko frontoian. Euskal Herri osotik helduko diren 114 bikotek hartuko dute parte abuztuan Salbatore Egunez amaituko den txapelketan.

Gaur goizean aurkeztu dute txapelketa, herriko frontoian. (Argazkia: Maria Maya Manterola) 114 bikotek hartuko dute parte XXI. Salbatore Txapelketan. Datorren asteazkenean, maiatzaren 2an, hasiko dute txapelketa eta hiru hilabeteko lehiaren ondoren, abuztuaren 6an jokatuko dute finala, Salbatore Egunez. Datorren asteazkenean lehenengo partida jokatuko bada ere, astelehen eta asteazkenean jokatuko dituzte partidak arratsaldeko 19:00etan hasita. Ekainetik aurrera txapelketa amaitu arte, larunbatetan ere izango dira norgehiagokak, 18:00etatik aurrera. Euskal Herri osotik helduko dira pilotariak, adete, jubenil eta 22 urtez azpiko pilotariak izango dira Getarian. 22 urtez azpiko kategoriak izango du parte hartze hartuena, hain justu, 42 bikote lehiatuko dira. Urola Kostako pilotariak ere izango dira bertan, Zumaiatik, Azkoititik, Zestoatik eta Aizarnazabaldik helduko direnak. 30 bikote lehiatu ziren lehenengo edizioan, eta 130 izatera ere iritsi dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide