Getariako 19. Trikitilari Gazteen Txapelketako izen ematea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 24a

Maiatzaren 26an ospatuko da Euskal Jaia Getarian, eta egun horretan bertan jokatuko da trikitilari gazteen txapelketa. Maiatzaren 17ra bitarte eman daiteke izena.

Maiatzaren 26an ospatuko da Euskal Jaia Getarian, eta egun horretako egitarauaren barruan antolatu dute Getariako 19. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sei bikoteren artean jokatuko dute txapela egunean bertan, eta bikote gehiagok izena emango balute, kanporaketa aurrez egingo dutela jakinarazi dute. Bikote bakoitzak zazpi minutu izango ditu gehienez. Irabazleek txapela eta 250 euro jasoko dituzte, baina sei bikoteek jasoko dituzte sariak. Horrez gain, getariar bikote onenari ere saria emango diote.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide