Getariako Udalak eta liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira
Poesia xuxurlatua saioa izango antolatu dute gaurko. Emanaldia 18:00etan udal liburutegian bertan hasiko badute ere, kalean zehar ibiliko direla jakinarazi dute Kalabazan Kultur Ekimenak taldeko kideek. Ahozkotasuna eta komunikatzeko gaitasuna landu nahi dute saioaren bitartez, eta publiko ororentzat jarduera irekia izango da.