Getariako XVII. Literatura Lehiaketak baditu irabazleak

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 21a

Getariako XVII. Literatura Lehiaketako saridunak (Getariako Udala). Getariako XVII. Literatura Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean, Getariako udalbatzar aretoan. Aurten, 120 lan aurkeztu dituzte lehiaketara –115 ipuin eta 5 olerki edo bertso–, eta epaimahaiak asteartean erabaki zuen maila bakoitzeko irabazleak. Lan sarituak eta egileak:
  • LH 1.: Hizkidun gizona ipuina, Axel Aristorena Iturbe.
  • LH 2.: 1936ko gerra ipuina, Oinatz Aranburu Arrizabalo.
  • LH 3.: Rajiv Everesten gora ipuina, Jurgi Balenciaga Alkorta.
  • LH 4.: Itziar eta bere lagunak ipuina, Gorka Zabala Alberdi.
  • LH 5.: Erronka ipuina, Jokin Bordagarai Leunda.
  • LH 6.: Teresaren sekretua ipuina, Miren Ezenarro Hormaza.
  • 12-14 urte arteko ipuina: Infernuko botila, Ioritz Olaskoaga Lertxundi.
  • 12 -14 urte arteko olerki/bertsoa: Mahasti Jaun Saria, Amets Aizpurua Mancisidor.
  • 14 -16 urte arteko ipuina: Kenia, Aingeru Aizpurua Mancisidor.
  • Helduen olerki/bertsoa: Josi eta josi , Onditz Goikoetxea Uzin.
  • Helduen ipuina: Etxerako bidea, Josune Uzin Berasaluze.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide