55 urtetik gorako pertsonei edota 30 urtetik gorako prestakuntza gutxi dutenei zuzendu diete deialdia. Talde hauek lehentasuna izango dutela jakinarazi du udalak, nahiz eta interesa duen edozeinek parte hartu dezaken.
20 orduko ikastaroa izango da, eta gehienez ere, 15 lagun izango ditu taldeak. Apirilak 24, 26 eta 30ean eta maiatzak 3, 8, 10, 15 eta 17an elkartuko dira, 17:30etatik 20:00etara Ulpiano etxean.
Erabilera errazeko sistema informatikoak erabiltzen ikasiko dute ikastaroaren bitartez, hileko aurrekontua bideratu eta etxeko familia ekonomiaren kontrol zehatza egiteko. Bestetik, ordenagailuaren laguntzaz errenta aitorpena egiten ikasiko dute, baita etxeko, elkarteetako edota auzko elkarteetako kontuak kudeatzen ere. Azkenik, online bankua erabiltzen ikasiko dute.