Txotxongilo sorkuntza tailerra izango da ostegunean Getariako liburutegian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 16a

Patxi Errementaria ipuineko pertsonaien txotxongiloak egingo dituzte.

Apirilaren 19an, osteguna, txotxongiloen sorkuntza tailerra izango da Getariako udal liburutegian. Lur Usabiagak gidatuko du saioa, eta 17:30etatik 19:30etara Patxi Errementaria ipuineko pertsonaiak egiten erakutsiko die haurrei. Bost urtetik gorako haurrentzako tailerra izango dela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide