Bi emakume, ordenagailuaren aurrean, Tolosan, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikastetxean. (Argazkia: Josu Artutxa/Tolosaldeko Ataria)
Paperak batean eta bestean, nahasian; postontzia lepo beteta; etxeko gastuen kontuak egunean jartzeko zailtasunak… Euskarri baliagarri asko dago eskura gaur egun, baina adineko pertsona askok nekez ematen dute teknologia berrietara pausoa. Lagun estimatua baino gehiago, ikusi ere egin nahi ez duten ezezaguna izaten da askotan ordenagailua, eta bide horretan galtzen da laguntza praktikoa. Kontu asko euren kabuz egin ezinik, ingurukoei laguntza eskatzea izaten da ezinbesteko pausoa, eta, ezinbestean, autonomia galera esan nahi du horrek.
Errealitate horren jakitun, Cebanc Lanbide Heziketako Zentroaren bidez autonomia pertsonala hobetzeko prestakuntza saioa prestatu du Getariako Udalak:
Etxeko ekonomiaren autogestioa baliabide informatikoen bidez. Apirilaren 24an, 26an eta 30ean, eta maiatzaren 3an, 8an, 10ean, 15ean eta 17an izango dira klaseak, 17:30etik 20:00etara, hogei ordu denera. Datorren astelehenera arte zabalik egongo da izena emateko epea —doakoa da ikastaroa—, eta hamabost laguneko taldea osatuko dute gehienez.
Jarraitu irakurtzen erreportajea
Gipuzkoako Hitzaren webgunean.