Gorka Arrese Susako editorea eta Uxue Alberdi idazlea. (Susa)
111 Akademiako kideek aukeratu dute aurtengo eleberri saritua: Uxue Alberdik idatzitako eta Susak argitaletxeak plazaratutako 'Jenisjoplin' eleberria izan da aurtengoan onena, literaturzaleen iritziz. Hiru bozketa txanda izan ditu aukeraketa prozesuak: bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40a lortu zuen lanik ez zen izan, eta beraz, boto gehien jaso dituzten bi obrak pasa ziren finalera: Maddi Zubeldiaren
Deserria haurtzaro eta Uxue Alberdiren
Jenisjoplin. Apirilaren 8an amaitu zen azken txanda, eta Alberdiren eleberria izango da saritua. Maiatzaren 10ean egingo dute antolatzaileek sariak banatzeko ekitaldia, Andoainen.