Zabaldu dute Elkanoren lehorreratzean izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 11

Herritarrek apirilaren 23ra bitarte eman dezakete izena.

Astelehenean zabaldu zuten aurtengo Elkanoren lehorreratzean izena emateko epea. Hilaren 23ra bitarte eman ahal izango dute izena herritarrek, lau zerrendetan: tripulatzaileena, kontinenteetako ordezkariena, lantzariena eta karroz gidariena. Zerrenda bat baino gehiagotan izena eman ahal izango dute, beti ere 1983 eta 2000 urte bitartean jaiotakoak badira, Getarian erroldatuta badaude edo bertan jaioak badira, eta kontinenteetako ordezkarien kasuan, aurrez karrozan atera gabeak badira. Izena emateko udaletxera edo turismo bulegora jo dezakete herritarrek. Posta elektronikoz egiteko aukera ere izango dute, eskari orria kultura@getaria.org edo turismo@getaria.org helbideetara bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide