Apirilaren 29an jokatuko da Getaitri Triatloi Klubak antolatzen duen Getariako Triatloia. Azken asteetan lanean aritu dira, baina egunean bertan laguntzeko boluntarioen bila dabiltza; kirol proba "ahalik eta ondoen irten dadin".
Laguntzeko prest dauden herritarrei apirilaren 16a baino lehen egiteko eskatu diete, honako datuak getariakotriatloia@gmail.com-era edo 607325603 telefono zenbakira igorriz: izena, abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, e-maila eta kamisetaren taila.