Bertso bazkaria antolatu dute apirilaren 28an ospatuko diren San Prudentzio jaietarako. Agin Laburu eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan, eta Uxune Areizaga auzokideak izango du bi bertsolariei gaiak jartzeko ardura. Zurrukutuna, zikiroa, gazta eta irasagarra prestatuko dituzte bazkaritarako.
Ostegunetik aurrera jarriko dituzte salgai sarrerak, Getariako Harritarte dendan, 18 euroren truke.