Hondakinak biltzeko Getariako Sahatsaga kaleko etxola konpontzera eramango dute

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 10a

Egokitzapenak eta konponketak egin behar dizkioetela eta, hamar bat egunez ezingo dute herritarrek zerbitzu hori erabili. Ondoren, ohiko kokalekura itzuliko dute.

Getariako Sahatsaga kalean dagoen birziklapen etxola egokitzapenak eta konponketak egitera eramango dute, eta, ondorioz, zerbitzua ezin izango da erabili hamar bat egunean. Konponketen ondoren, berriz ere lehengo lekuan jarriko dutela iragarri du UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak. 2012an jarri zuten UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak eta Getariako Udalak birziklatzeko etxola Sahatsaga kalean, Etxeko hainbat hondakin arrikutsu gaika biltzeko aukera eskaini asmoz. Sei urte hauetan herritarren erantzuna oso ona izan dela irizten du UKUEk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide