Apirilaren 12an hitzaldia emango du Unai Apaolazak (filosofian lizentziatua eta irakaslea) Getariako Alondegian. Bertan, Euskal Herria burujabe izateko egin den bidearen errepasoa egingo du, eta gaur egun dauden aukeren eta zailtasunen inguruan jardungo da. Etorkizunari dagokionez, berriz, jorratu beharreko bide ezberdinak landuko ditu, baita aliantzak ere. Getariako Eskubide Sozialen Kartak, herritar guztiei bertaratzeko gonbita luzatzen die.