Autonomia pertsonala hobetzeko ikastaroa egingo dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 3a

Etxeko ekonomia baliabide informatikoen bidez kudeatzeko gakoak emango dituzte apirilean eta maiatzean zehar.

Gaurtik apirilaren 16ra arte zabalik egongo da autonomia pertsonala hobetzeko ikastaroan izena emateko epea. 55 urtetik gorakoek eta 30 urtetik gorako prestakuntza gutxiko pertsonek izango dute lehentasuna parte hartzerako orduan, baina izen-ematea edozein herritarrentzat dago zabalik. 20 orduko ikastaroa izango da guztira, eta klaseak apirilaren 24, 26, 30 eta maiatzaren 3, 8, 10, 15 eta 17an izango dira, 17:30tik 20:00etara. Ikastaroa doainik izango da, eta hainbat helburu zehatz betetzea izango du jomuga. Esaterako, etxeko ekonomia kudeatzeko erabilera errazeko sistema informatikoak erabiltzen ikastea, online banka erabiltzen jakitea, edo ordenagailuaren laguntzarekin auzo-elkarte bateko kontabilitatea kudeatu ahal izatea. Izena udal bulegoetan eman daiteke, eta gehienez ere, 15 pertsonako taldea onartuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide