Liburu eta disko azoka egingo dute Getarian igande honetan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 31

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du egitasmoa, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira

Igande honetan, apirilak 1, Liburu eta Disko Eguna ospatuko dute Getarian. 10:30etik 14:30era, Berdura plazan egongo da elkartasun azoka. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du egitasmoa, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Azokan, "egoera onean dauden askotariko liburuak, diskoak eta CDak utzi nahiz eskuratu ahal izango dira", antolatzaileek jakinarazi dutenez. Gainera, herritarrak gonbidatu ditu aktiboki parte hartzera: "Nahi baduzu, behar ez dituzun liburu eta diskoak ekar ditzakezu". Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzen die kulturaren bitartez. Azaldu dutenez, elkartearen ardatz dira "elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide