Eman daiteke izena Salbatore Deunaren XXI. Esku Pilota Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2018ko martxoaren 28a

Apirilaren 15era arte dago epea. Hiru mailatako pilotariak lehiatuko dira: kadeteak, jubenilak eta 22 urtez azpikoak.

Aurten ere egingo dute Getarian Salbatore Deunaren Esku Pilota Txapelketa. 21. aldia izango da, eta izena emateko epea zabaldu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Epe hori apirilaren 15ean amaituko da. Hiru mailatako pilotariek har dezakete parte txapelketan: kadeteek, jubenilek eta 22 urtez azpikoek. Horretarako, izena emateko bi bide daude: telefonoz, 649-92 19 31 zenbakira deituta; edo korreo elektronikoz, segundoalkorta@getaia.com helbidera idatzita. Getariako pilota txapelketa maiatzaren 3an hasiko da, eta finalak, berriz, abuztuaren 6an jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide