'Balentziaga auziko' epaiketa atzeratu dute, Mariano Kamioren osasun arazoen ondorioz

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 28a

Hemendik sei hilabetera berriz aztertuko dute Mariano Kamio Getariako (Gipuzkoa) alkate ohiaren egoera; apirilaren 4an hastekoa zen Balentziaga Museoa eraikitzeko orduan gertatutako ustezko irregulartasun eta delituen epaiketa

Getariako alkate ohi Mariano Kamio. (Egilea: Aritz Mutiozabal) [Gorka Erostarbe Leunda/Berria] Donostiako Zigor Arloko 2. Epaitegiko epaile titularra da Santiago Romero Buck-Arstad, eta hark erabaki du apirilaren 4an hastekoa zen Balentziago Auziko epaiketa atzeratzea, auzipetuetako baten osasun arazoak direla-eta. Iragan otsailaren 16an, Mariano Kamioren —Getariako alkate ohi eta auzipetuetako bat— abokatuak bere bezeroa gaixorik zela argudiatu zuen, eta ondorioz, Auzitegi Medikuntzako Institutuak epaiketara ez joateko gomendioa egin zion. Epaiketa apirilaren 4an hasi eta hilaren 13ra bitartean egitekoa zen, goiz eta arratsaldeko saioetan. Gipuzkoako Fiskaltzak ere bat egin du epaiketa atzerako erabakiarekin, "faktore estresanteak" Kamiori eragin diezaiokelela esanez. Epaileak gaur adostu du hitzezko lehen bista "gutxienez sei hilabetez" atzeratzea. Orduan berriro egingo diote azterketa forentsea Kamirori, eta erabakiko dute epaiketarekin hasi edo ez. Irakurri albistea osorik berria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide