BIDEOA: 'Cristobal Balentziaga, moda eta ondarea' erakusketa ikusgai

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 25a

https://www.youtube.com/watch?v=BhhYnRi0AL4 50 urte bete dira Cristobal Balentziagak erretiroa hartu zuenetik, eta aurten, gainera, Europako Ondarearen urtea ere bada. Horiek kontuan izanda, Getariako Cristobal Balenciaga Museoak Cristobal Balentziaga, moda eta ondarea erakusketa zabaldu zuen ostiralean, jostunaren ibilbidea azaldu eta horri buruz gogoeta egite aldera. Erakusketa 2019ko urtarrilaren 27ra arte izango da ikusgai. Hona hemen Berria.eus-ek eginiko aurkezpeneko bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide