Elkanoren lehorreratzeaz bilera irekia egin zuten asteazkenean Getariako udaletxean. (Maria Maya Manterola)
Abuztuaren 7an egingo den Elkanoren Lehorreratzerako prestaketa lanekin hasi da dagoeneko Getariako Udala. Parte hartzeko irizpideak aldatu dituzte, eta horren berri emateko egin zuten asteazken arratsaldean bilera irekia.
Ibon Gereka Getariako Parte hartze zinegotziak eta Nika Lertxundi alkateak aurtengo berrikuntzak azaldu zituzten bertan. Alde batetik, pertsonaia historikoen kasuan, generoari eutsiko diote. Kontinenteetako ordezkarien, lantzarien eta karroza laguntzaileen kasuan, aldiz, ez dute genero bereizketarik egingo.
Bestetik, kontinenteetako ordezkariak eta lantzariak zozketaz aukeratuko dituzte. 2014an ateratako tripulatzaile ia guztiek hartuko dute parte, baina bi parte hartzaile berrik parte hartzea aurreikusi dute. Karroza gidariek ere parte hartzeko aukera izango dute, nahiko ez balute, zozketa bidez aukeratuko lirateke horiek ere.
Izena emateko zerrendak irekiko dituzte, eta zerrenda batean baino gehiagotan izena eman ahal izango dute herritarrek.
Apirilaren 9tik 23ko 13:00etara artean eman beharko da izena, udaletxean edo Turismo Bulegoan. Zozketa apirilaren 28an egingo dute jendaurrean.