Aurtengo Elkanoren lehorreratzea aurkeztuko du etzi Getariako Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 19a

Etzi aurkeztuko dute abuztuaren 7an izango den Elkanoren lehorreratzea, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Abuztuaren 7an izango da aurtengo Elkanoren lehorreratzea. Egun horri begirako lanketa egiten ari da Getariako Udala, eta etzirako (asteazkena) bilera deitu dute. Lehorreratzearen irizpideen, izen emateen eta parte hartzaileen zozketen daten berri emango dute bertan. Aurtengoan irizpide aldaketak izango direla iragarri dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide