Uxue Alberdi, 111 Akademia Sariko finalista

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 19a

Euskal Herriko literaturzaleen bilguneko kideek Maddi Zubeldiaren 'Deserria haurtzaro' eta Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin' eleberrien artean aukeratu behar dute sariduna.

Gorka Arrese Susako editorea eta Uxue Alberdi idazlea, Jenisjoplin liburuaren aurkezpenean. (Susa) 2017 urteko 111 Akademia Sariko finalista hautatzeko bigarren bozketa txanda amaitu berri du 111 Akademiak. Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen % 40a lortu duen lanik ez da izan, eta beraz, boto gehien jaso dituzten bi obrak pasa dira finalera: Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro eta Uxue Alberdiren Jenisjoplin. Apirilaren 8ra bitarte, bi horien artean aukeratuko dute sariduna 111 Akademiako kideek. Apirilaren amaieran emango dute erabakiaren berri, eta sari banaketa maiatzean egitea aurreikusi dute; Andoainen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide