Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko frontoian jokatzekoak ziren Gure Txeru banakako esku pilota txapelketak, baina Sahatsaga kiroldegiko frontoian jokatzea erabaki dute antolatzaileek; eguraldi txarragatik. Eguerdiko 12:00etan hasi dira partidak, eta frontoiko harmailak bete dituzte getariarrek.
Txikienen kategorian, Jurgi Balentziagaren eta Lukas Fleishmannen artean izan da norgehiagoka. Ganix Aranguren eta Xabier Salegi izan dira aurkari benjaminen mailan. Alebinen B taldean, Aimar Zulaikak eta Oier Zubizarretak lortu dute finalera iristea. Aner Gonzalez eta Manex Alvarez aldiz, Alebinen A mailan aritu dira elkarren aurka. Balentziaga, Aranguren, Zubizarreta eta Alvarez izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak, baina guztiek jaso dute saria.
Urrian hasi zuten txapelketa, eta 35 pilotarik hartu dute parte kategoria ezberdinetan. Uztailera bitarte, binakako txapelketa jokatuko dute.
[flickr_set id="72157691551543452"]