Getariako Guraso Elkarteko batzordea berritu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 17a

Getariako Guraso Elkarteko batzordekideek afaria izan zuten atzo Mariñela elkartean. Bi urteren ondoren, Igor Aizpuruk, Jose Luis Ostolazak, Itziar Arrutik, Lurdes Kerejetak eta Irantzu Ezenarrok batzordea utzi dute. Beste urte betez jarraituko dute Maialen Legorburuk, Nerea Iribarrek, Ekhi Mandiolak, Alain Irazuk eta itziar Arregik. Aurten sartu diren bost kideak berriz, hauek dira: Joxe Saiz, Nerea Elola, Alazne Iribar, Julene Iturbe eta Itziar Garrastazu. Batzorde eratu berriak Aste Santu ondoren egingo du lehenengo bilera 2018ko Zahartzaroari Omenaldia prestatzen hasteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide