Ostiralean jokatuko dute atzo Getarian jokatzekoa zen futbito txapelketako jardunaldia

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 17a

Eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen atzo jokatzekoa zen Floren memorialeko futbito txapelketako jardunaldia.

Floren memoriala futbito txapelketako 5. jardunaldia bertan behera geratu zen atzo, eguraldi txarragatik. Datorren ostiralean, martxoaren 23an, jokatuko dute. 4. jardunaldiko emaitzak: Giroa - Astillero 16-3 Txoko - Balearri 5-3 Haitze - Xagu 5-1 Elkano - Kaia-Kaipe 4-7 Atsedena: Dona Doni - Iribar.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide