Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak bildu dituzte getariarrek

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 17a

Gaur goizean egin dute mintegia, 'Herritarron Ituna' osatzeko erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak biltzeko.

Ekainaren 10eko giza katearen amaieran Gasteizko parlamentura eramango den Herritarron Ituna osatzeko mintegia egin dute gaur goizean Getariako Alhondigan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak bildu dituzte bertan getariarrek, lau ildotan: Ongizatea, Herritartasuna, Kultura eta Gure Lurra. Arrazoi horiek "elkarren artean ezberdinak eta kontraesankorrak" izan daitezkeen arren, guztiak beharrezkoak direla nabarmendu dute. Talde txikitan banatu dira aurkezpenaren ondoren, nor bere argudioak gainontzekoekin elkarbanatzeko. Herriz herri ekarpen ezberdinak bildu eta arrazoi guztiekin osatuko dute ituna. [flickr_set id="72157693829203354"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide