Getariako Triatloiko dortsalak agortu dira

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 16a

Duela hamar egun jarri zituzten salgai, eta dagoeneko 400 dortsalak saldu dituztela jakinarazi du Getaitri Triatloi Klubak.

Iazko Getariako triatloiko une bat. (Nerea Uranga/Hitza) Duela hamar egun jarri zituzten apirilaren 29an jokatuko den Getariako IV. Triatloiko dortsalak salgai. Getaitri Tritloi Klubak dagoeneko agortu direla jakinarazi du, zehazki, 400 izan dira saldu dituztenak. Itxaron zerrenda osatzen ari dira, eta interesatuek getaitri@gmail.com idatz dezaketela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide