Datorren igandean, martxoaren 18an, Gure Txeruren banakako pilota txapelketaren finalak jokatuko dira 12:00etatik aurrera herriko frontoian.
Txikienen kategorian, Jurgi Balentziagaren eta Lukas Fleishmannen artean izango da norgehiagoka. Ganix Aranguren eta Xabier Salegi izango dira aurkari benjaminen mailan. Alebinen B taldean, Aimar Zulaikak eta Oier Zubizarretak lotu dute finalera iristea. Aner Gonzalez eta Manex Alvarez aldiz, Alebinen A mailan ariko dira elkarren aurka.
Urrian hasi zuten txapelketa, eta 35 pilotarik hartu dute parte kategoria ezberdinetan. Uztailera bitarte, binakako txapelketa jokatuko dute.