Lander Garrok 'Dialogoak literaturan. Nola sortzen dira elkarrizketak?' literatura tailerra emango du Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 9a

Guztira, hamabi orduko literatura tailerra izango da. Saioak larunbatetan izango dira Getariako Liburutegian.

Lander Garrok Dialogoak literaturan. Nola sortzen dira elkarrizketak? literatura tailerra emango du Getarian. Guztira, hamabi orduko tailerra izango da. Larunbatetan izango dira saioak Getariako Liburutegian, 10:00etatik 13:00etara. Izena martxoaren 16a baino lehen eman behar da Getariako udaletxean, 943-89 60 24 telefono zenbakira deituta edo kultura@getaria.org helbidera idatzita. Tailerrean parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Tailerreko taldea gehienez 16 lagunekoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide