Zabaldu dute Getariako XVII. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea, eta apirilaren 10era arte jasoko dituzte lanak. Udalak getariarrei zuzendu die deialdia, eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkezteko aukera izango du. LH 1etik hasi eta 16 urtetik aurrerakoenera arte, hainbat maila zehaztu dituzte. Gaia librea izango da, eta euskarazko bertsoak, olerkiak edo ipuinak aurkez daitezkeela zehaztu dute udaletik.
Epaimahaia osatuko dute Iturzaetako irakasle batek, Artzape aldizkariko ordezkari batek, herriko idazle batek eta udaleko Euskara batzordeburuak; idazkari lanak udal teknikariak egingo ditu. Sari banaketa apirilaren 20an izango da, 18:30ean.