Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getariako Udalak antolatuta,
Norbere burua ezagutuz ikastaroa izango da apirilaren 10ean eta 17an, maiatzak 22an eta 29an, 15:00etatik 17:00etara Ulpiano aretoan. Hala, aurretik antolatutako ikastaroei jarraipena eman nahi diete.
Emakume helduek alderdi emozionala eta mentala modu praktikoan eta dinamikoan ezagutzeko gakoak emango dituzte ikastaroan. Askotariko gaiak lantzeko tartea hartuko dute ikastaroan, esaterako, memoria, dolua, heriotza, indarkeria, genero estereotipoak eta sexualitatea.
Martxoaren 12tik 23ra eman daiteke izena, udal bulegoetan. Ikastaroa doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.