Herritarren Ituna eta Giza katea aurkeztu ditu Getariako Gure Esku Dagok

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 24a

Datozen hilabeteetan egingo dituzten ekimenak aurkeztu dituzte. Herritar andana elkartu da Berdura Plazan.

Getariako Gure Esku Dagok aurten egitekoak diren ekimenak aurkeztu ditu eguerdian Berdura Plazan. Alde batetik, ekaineko giza katearen berri eman dute: 201.9 kilometro izango ditu, eta Donostia, Bilbo eta Gasteizko parlamentua lotuko ditu. Getariarrek 2 kilometro osatzeko erronka izango dute aurten. Lehenbailehen izena emateko eskatu dute antolatzaileek, eta izena ematearekin batera bost euro ordaindu beharko direla azaldu dute; ekimenaren gastuei aurre egiteko. Bestetik, Herritarron Ituna aurkeztu dute. Erabakitzeko eskubidearen aldeko 2019 arrazoi osatu nahi dituzte, eta herriz herri lanketak egingo dituzte horretarako. Getariakoa martxoan izango dela iragarri dute. Asteartean Alhondigan elkartuko dira 19:00etan, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden getariar guztiei zabaldu diete bileran parte hartzeko deialdia. [flickr_set id="72157692061873071"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide