Bertso saio literarioa izango da Elkano jatetxean larunbatean

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 21a, 14:10

Otsailaren 24ean, larunbatean, bertso afari literarioa izango da Getariako Elkano jatetxean. Andoni Egaña eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, eta Lander Garrok izango du gaiak jartzeko ardura. Peio Ramirez musikaria ere bertan izango da, txeloa jotzen. 40 euroren truke eros daitezke sarrerak, Elkano Txiki eta Elkano jatetxeetan. 20:45ean hasiko da afaria, eta honako menua prestatu dute:
- Lantesa marinatua - Kokotxak hiru eratara - Arrain zopa - Berdela parrilan - Masail erregosiak - Gazta izozkia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide