Segundo Alkorta getariarra omendu dute

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 21a

Argazkia: Gure Txeru. Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Mailako Pilota Txapelkeko finala jokatu zuten igandean Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta pilotaren alde lan egiten duten klubetako kideak omendu zituzten bertan; tartean, Segundo Alkorta getariarra. Gure Txeru elkarteko kideak ere bertan izan ziren, elkartearen izenean Alkorta zoriondu eta orain arte elkarteko pilota alorrean egindako lana eskertzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide