Itziar Etxarte eta Aitor Urresti Getariako EAJren udal taldeko kideak. (Argazkia: Maria Maya Manterola)
Urtarrilaren amaieran
Getariako EAJren udal taldeak EH Bildu udaleko baliabide ekonomikoak "xahutzen" ari dela salatu zuen. Aitor Urresti EAJko bozeramaileak azken bi urteotan Getariako Udaleko Kutxako diruak %36,2 behera egin zuela adierazi zuen, eguneroko inbertsiotan. Horrez gain, gastu arrunta %10 igo zela jakinarazi zuen Urrestik.
EH Bilduk, ordea,
Getariako Udalaren finantza egoera azken 30 urteetako onena zela adierazi zuen; eta adierazpenak ahalik eta azkarren zuzentzeko eskatu zion Urrestiri. Horren aurrean, EAJk eta bere udal taldeak gezurrik esan ez duela adierazi du Urrestik: "EAJk eta nik politikagintza arduratsua egiten dugu. Udal teknikariekin elkarlanean egiten dugu lan, eta egiazko arazo larri baten inguruko adierazpenak dira pasa den urtarrilean egindakoak. Arazo bat, Udaleko zerbitzu juridikoak ohartarazitakoa, eta EH Bilduk kaso egin ez diona".
Hala, Udaleko Zerbitzu Juridikoaren azken txostena, batzordeko akta eta likidazioa publikoak direla gogorarazi du Urrestik, eta herritarrak ikustera gonbidatu ditu. "EAJren adierazpenak gezurtatzea lotsagarria da", gaineratu du bozeramaileak. Urtarrilean egin bezala, EH Bilduren "kudeaketa txarra" salatu du EAJk: "Kudeaketa txarra badarama EH Bilduren udal taldeak, onar ditzatela beren ekintzak eta ez oposizioaren lanaren inguruko susmoa zabaldu, herritarrei egia helarazteagatik egindako adierazpenen aurrean, nahasmena sorrarazteko eta beren aurpegia zuritzeko helburu bakarrarekin".