Bihar hasiko da VIII. Floren memoriala futbito txapelketa

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 15a

Hamar talde lehiatuko dira aurten. Ostiraletan jokatuko dituzte partidak, 20:00etatik aurrera.

  Bihar, ostirala, Getariako Gure Txeru elkarteak antolatutako VIII. Floren memoriala futbito txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko da. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, honako partidak jokatuko dira:
— Iribar-Txoko, 20:00etan, frontoian. Balearri taldea izango da epaile. — Balearri-Dona Doni, 21:00etan, frontoian. Iribar taldea epaile. — Astillero-Elkano, 22:00etan, frontoian. Giroa taldea epaile. — Giroa-Haitze, 23:00etan, frontoian. Elkano taldea epaile. Atsedena: Xagu eta Kaia-Kaipe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide