Odola emateko aukera izango da bihar Getarian, Ulpiano Osasun Zentroan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 14a

Hiru hilabetean behin egiten den bezala, Gure Txeru Kultur elkartearen eskutik, odola emateko saioa izango da bihar. Getariako Ulpiano Osasun Zentroan izango da, 19:00etatik 21:00etara. 18 urtetik 65 urte bitarteko herritarrek izango dute odola emateko aukera, eta ohiko odol emaileak zein berriak gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide