Fandango, arin-arin eta aurresku ikastaroa antolatu ditu Getariako Gure Txeru kultur elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 12a, 10:43

Haur, gazte zein heldu dantzazaleak gonbidatu dituzte ikastaroan parte hartzera, eta aurrez euskal dantzetan aritua izatea beharrezkoa ez dela nabarmendu dute. Ostegunera bitarte eman daiteke izena, Harritarten.

Euskal dantzetara hurbilpen bat eskainiko dute Gure Txeru kultur elkarteko kideek Fandango, arin-arin eta aurresku ikastaroaren bitartez. Haur, gazte eta helduak gonbidatu dituzte parte hartzera, eta euskal dantzetan aritua izatea beharrezkoa ez dela nabarmendu dute. Ostiral arratsaldeetan elkartuko dira, otsailaren erdialdean hasi eta maiatzera arte. Otsailaren 15a, osteguna, izango da ikastaroan izena emateko azken eguna; Harritarten. Taldekatzeak eta ordutegiak izena ematen duen jendearen arabera osatuko direla esan dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide