Pepita Enbil opera abeslaria zena omenduko dute Donostian, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 9a, 15:45

Pepita Enbil (Getaria, 1918-Mexiko,1994) jaio zeneko mendeurrena gogoratuko dute, eta haren seme Placido Domingo tenorrak parte hartuko du

Pepita Enbil. Pepita Enbil (Getaria, 1918– Mexiko 1994) zarzuela, opereta eta opera abeslaria omenduko dute Donostian, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Soprano getariarra jaio zeneko mendeurrena gogoratuko dute, eta haren seme Placido Domingo tenorrak parte hartuko du. Otsailaren 28an, Enbil Getarian jaio zela 100 urte betetzen diren egunean, Donostiako Sasibill konpainiak Ay, Navarra zarzuela eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Martxoaren 1ean, berriz, Donostiako Orfeoiak Verdiren Requiem-a interpretatuko du Placido Domingok zuzenduta, Victoria Eugenia antzokian. Pepita Enbilek hainbat taldetan hartu zuen parte, besteak beste Eusko Abesbatza Orfeoian, Eresoinkan eta Parisko La Salle Pleyelen. Bartzelonako Liceu antzokian estreinatu zen. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Eusko Jaurlaritzaren Eresoinka ekimenean ibili zen, kantari. Gerraondoan, Mexikora erbesteratu zen. Urte haietan operetako izar bihurtu zen bere senar Plácido Domingo Ferrer baritonoarekin batera konpainia bat sortuta, Amerika osoan zehar arrakasta handia izan zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide