Bertso-afaria izango da otsailaren 16an Getariako Giroa tabernan

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 8a

Giroa tabernak antolatuta, bertso-afaria izango da otsailaren 16an, hurrengo ostiralean. Amaia Agirre eta Danel Olano ariko dira bertsotan.

Otsailaren 16an, ostirala, bertso-afaria izango da Giroa tabernan; Amaia Agirre eta Danel Olano bertsolariekin. Sarrerak Giroa tabernan bertan eskura daitezke 22 euroren truke, eta iberiar tabla, frijituak, onddo nahaskia, txerri sahieskiak barbakoan, azken burukoa eta kafea prestatuko dituzte afaritarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide