Getariako Cristobal Balenciaga Museoa. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Balenciaga. Moda eta ondarea erakusketa da museoa itxita dagoen bitarte honetan ipiniko dutena. Museoak azaldu duenez, erakusketak ibilbide diakroniko bat proposatzen du: "Cristobal Balentziaga jostunaren lanaren eboluzioa erakusten du etapaz etapa. Hala, erreferentziazko erakusketa bat izan nahi du Getariako jostunak eraikitako ondarea sakonetik ulertzeko eta ezagutzeko: nondik abiatu zen, zer ekarpen egin zuen bere garaian eta gaur egun zer transmititzen duen erakutsiz".
Martxoaren bukaeran irekiko duten erakusketa horretan egongo denaz ere aurreratu du Getariako museoak: "Haren hastapenetan erreferenteak izan zirenetik hasi eta Parisen sortu zuen azken bildumaraino erakutsiko da. Balentziagaren sortzeko prozesua erakutsiko digute bertan bilduko denak".