Argazkia: Gipuzkoa Gaur.
Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, "gaizki aparkatuta" zegoen auto bat erori da eguerdiko 13:00ak aldera Getariako moilan. Erori den unean ez zegoen inor kotxe barruan, eta ez da zauriturik izan. Arratsalde partean atera du garabiak uretatik.