Getariako EH Bilduk bilera irekia egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

Bi hilean behin elkartzen dira, herriko gaien inguruan iritziak elkarbanatu eta erabakiak hartzeko. Hondakin sistema berriaz, Mundubira 500 egitasmoaz, herriko obrez, 'Guztiok 1!' egitasmoaz eta hauteskundeez hariko dira bihar; 10:00etan Alhondigan.

Getariako EH Bilduren azken bilera irekia, azaroan. (Argazkia: Getariako EH Bildu). Bilera irekiko deialdia egin du Getariako EH Bilduk biharko herriko gaien inguruan erabakiak hartzeko. Alhondigan elkartuko dira, goizeko 10:00etan. Askotariko gaiak izango dituzte hizketagai: hondakin sistema berria, Mundubiran eman diren urratsak, eskolako eta beilatokiko obrak, Guztiok 1! egitasmoaren balorazioa eta 2019ko hauteskundeetako erronkak, besteak beste. Herritarrek dituzten ekarpenak, kezkak eta zalantzak argitzeko beta hartuko dute, eta interesa izan dezakeen edonor gonbidatu dute parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide