Preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ekimena egingo dute ostiralean Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 24a

Getariako presoen aldeko lagunen izenean antolatu dute ekimena, eta herriko plazan elkartuko dira; 19:30etatik 20:00etara.

Urteko azken ostiralean ere batu ziren, herriko plazan. Hilabeteko azken ostiraletan egin ohi dute preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzea. Ostiral honetan ere hala egingo dute, eta "ekimen desberdin" bat izango dela iragarri dute antolatzaileek. Herriko plazan elkartuko dira 19:30etatik 20:00etara, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide