Joste eta kakorratz ikastaroa eta futbito txapelketa antolatu ditu Getariako Gure Txeru kultur elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 23a

Urtarrilaren 29a izango da joste eta kakorratz ikastaroan izena emateko azken eguna, Harritarte dendan. Futbito txapelketan izena emateko, aldiz, otsailaren 2an egingo duten bilera informatiboan banatuko dituzte izen-emate orriak.

Gure Txeru kultur elkarteak joste eta kakorratz ikastaroa eta VIII. Floren memoriala futbito txapelketa antolatu ditu. Ikastaroan izena emateko epea ireki dute jada, eta urtarrilaren 29ra bitarte eman daiteke; Harritarte dendan. Ikastaroa Cristobal Balentziaga Museoan emango dute. Bestalde, VIII. Floren memoriala futbito txapelketaren inguruko bilera informatiboa egingo dute otsailaren 2an; arratsaldeko 20:00etan Txeru lokalean. Bertan banatuko dituzte izena emateko orriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide