'Txakolina herriarentzat' jaialdia izango da gaur Getariako gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 16a

Pintxopotea egingo dute arratsaldeko 19:30etatik auerrera, eta kontzertuak izango dira ondoren.

Urtero bezala, jaialdia antolatu dute Getariako gaztetxean San Anton bezperarako. Pintxopotea egingo dute arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta kontzertuak izango dira ondoren. Katuarrai musika taldea igoko da gaztetxeko oholtza gainera, kontzertua eman eta, bide batez, bere lehenbiziko urteurrena ospatzera. Hortzaka taldeak emango du kontzertua ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide