Getariako Cristobal Balenciaga Museoa. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Donostiako Zigor Arloko 2. epaitegiak Julian Argilagos Europan eta nazioartean atxilotu eta ekartzeko agindua eman du, arkitekto gisa Getariako Balenciaga museoarekin lotuta egindako ustezko delituengatik. Era berean, atxilotze-aginduaz gain, arkitektoa estraditatzeko eskatu dio epaileak Espainiako Gobernuari. Martxoan egin zuten ahozko epaiketaren aurretiazko auzi saioa, eta parteen artean akordioa lortzeko azken aukera zen, baina lortu ez zutenez, epaiketara bidean jarri zuten auzia.
Auzi saiora, ordea, ez zen agertu Argilagos. 2005. urtean Miamira (AEBak) joan zen bizitzera, eta duela pare bat urte arte Sitgesen (Herrialde Katalanak) zuen bizilekuan jasotzen zituen zitazioak, baina, Argilagosen abokatu Mikel Elorzak
Gipuzkoako HITZAri 2017ko urrian azaldu zionez, epaitegiak orain ez du modurik hari zitazioak bidaltzeko. Hori horrela, eta auzi saiora agertu ez zela ikusita, epaitegiak hura bilatu eta atxilotzeko agindu zuen iazko martxoan, eta auzi-ihesean deklaratu zuen udan.