Euripean heldu dira Errege Magoak Getariara

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 6a

Atzo arratsaldean euriak ez zuen atsedenik eman, eta Getarian aldaketak egin behar izan zituzten Errege Magoen desfilean, beste hainbat herrietan bezala. Dena den, udaletxeko udalbatzar aretoan egin zieten harrera haurrei, haien eskakizunak entzuteko. Haurrek Meltxor, Gaspar eta Baltasarrekin argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuten. Ondoren, jaiotza biziduna bisitatu zuten, Berdura plazan. [flickr_set id="72157691159246614"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide