18:30etarako ilara luzeak egin zituzten atzo Getariako haur eta gurasoek, Bizarzuriri oparien gutunak emateko. Karroza eta guzti iritsi zen Bizarzuri hitzordura, bidean gozokiak banatuz. Udaletxeko arkupean sartu zen laguntzaileekin batera, eta haurrak banaka-banaka sartu zituzten zaku gorri erraldoiean Errege Magoentzako gutunak. Udaletxeko balkoian zeuden trikitilariek eta Bizarzuriz jantzitako haur kantariek girotu zuten arratsaldea.
Errege Magoen Desfilea
Bizarzurik haurren gutunak jaso ondoren, Errege Magoen Desfilea izango da gaur. 18:30etan San Anton menditik irten eta herriko kaleetan zehar ohiko ibilbidea egingo zuela azaldu zuen Getariako Udalak. Dena den, eguraldiaren ondorioz ibilbidea alda dezaketela iragarri dute.
[flickr_set id="72157689087435312"]