San Anton jaietako bertso-jaialdia izango da urtarrilaren 14an

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 4a

San Anton jaien harira, bertso-jaialdia antolatu dute urtarrilaren 14rako. Cristobal Balenciaga museoan izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

San Anton jaien harira, bertso-jaialdia antolatu du Getariako Udalak urtarrilaren 14rako. Cristobal Balenciaga museoan izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi igoko dira oholtza gainera, eta Uxue Alberdik izango du bertsolariei gaiak jartzeko ardura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide